XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pitxi Gorria.

Antzeslariak:
Agirre jauna; Joantxu Agirre (mutikoa. Agirre jaunaren semea); Morroi bat; Peru ta Manu, lapur bi; Uriarte jauna, gizon aberatsa ta lodia.

(Tokia: Agirre jaunaren etxeko gela handi bat. Leihoak aurreko aldean, kortina luzeak dabezala. Morroi bat dabil, gelako gauzak bakoitza bere lekuan ipinten. Janari batzuk ipini ditu mahai gainean. Txilin-hotsa da ta morroia atera doa).

Morroia.- Aurrera.

Nor zara?.

Peru - Uriarte jauna naz.

Bera ikusten etorteko agindu deust Agirre jaunak.

Morroia.- Bai, bai.

Hemen nabil ni gauza guztiak zuretzat gertatzen.

Jesarri zaitez mesedez; Agirre jauna gertu barik dago.

Laster jantziko da.

Peru - Itxarongo dot....

Zu morroi barria zara ala? Ez zaitut ezagutzen.

Morroia.- Sei hilabete daroadaz hemen.

Peru - A! Nik ezin ezagutu: erbestean ibili naz urte bitan....

Hartu mesedez nire txapel hau.

(Morroia, txapela hartu ta kanpora doa. Orduan Peru leihora doa ta zabaldu egiten dau ta gizon txiki bat sartzen da ta kortina ostean gelditu. Morroia barriro sartzen da).

Morroia.- Jauna: gertatuko deutsut zeozer edateko?.

Peru - Bai, mesedez.

(Morroia badoa edari bila. Peru bere atzetik. Peruk zapi bat hartzen dau eta morroiaren ahoan ipini. Morroiak konortea galtzen dau).

Peru - Urten, Manu! (kortina osteko gizonak urtetan dau).

Manu - Lokartu da, Peru?.

Peru - Badauka ordu batzuetarako loa....

Kanpora eroango dogu.

Oratu zuk hanketatik (kanpora daroe. Barriro sartzen dira. Oin-hotsa sentitzen da: badator batenbat).